Kaixo guztioi, bueltan gatoz berriz ere!
Oraingo honetan, Interneten erabilerari buruzko artikulu eta txostenak aztertu ditugu eta zenbait datu esanguratsu jaso ondoren, horren inguruko hausnarketa partekatzera gatoz. Zer arrisku edo erronka nagusi sortzen du gaur egun Interneten erabilerak adin txikikoen artean?
Egun, haurrek 8 urterekin iada telefono mugikorra izaten dute eta, hortaz, Interneterako sarbidea ere. Duela sei urte, 11 urterekin izaten zuten haurrek haien lehen mugikorra; beraz, gailu elektronikoak izatearen prozesua aurreratzen ari dela ondorioztatu daiteke, baita haurrak geroz eta lehenago hasten direla hauek erabiltzen, baita Interneterako sarbidea eskuratzen ere.
Adingabeek Internet komunikatzeko, sare sozialetan ibiltzeko eta aisialdirako erabiltzen dute gehienbat. Baina erabilpen “aske” horren aurrean, gure haurrak kalteberak dira ez baitute behar besteko ezagutzarik arriskuen aurrean zer egin behar den jakiteko.
Teknologia berriek eragiten dituzten arriskuetan ez dira haurrak hezten eta datuek ere hori baieztatzen dute. Izan ere, azkeneko bost urteetan, bullying kasuak bikoiztu egin dira 9-16 urteko gazteen artean. 2010ean %15ak bullying edota ziberbullinga jasan zuela zioen, eta, orain, ordea, %31ak. Mezu sexualak jaso dituzten adin-gabekoen portzentaia ere asko hazi da; kasu hauek hiru haurretatik batek jaso dituelarik. Aipatu nahiko genuke ere, adingabeen %11k adierazi duela Internet bidez ezagututako pertsona arrotz batekin aurrez aurre gelditu direla; ezazagunekin kontaktuan jartzearen arriskuak gora egin duela adieraziz.
Tresna hauek edota, orokorrean, Internetek eduki ditzakeen beste arrisku batzuk ere badira, online iruzurren biktima izateagatik dirua galtzeko arriskua, birus edo asmo txarreko softwerrak eta, azkenik, informazio pertsonala gaizki erabiltzarekin lotutako beste hainbat arrisku, hala nola, hacker baten biktima izatea.
Hala ere, Internetak alde onak edota onurak ere badituela esan beharra dago eta horiek ere kontuan hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Adibidez, ijitoei ghettoetatik irteteko aukera ematen die, LGTBI komunitateko gazteei informazioa eskuratzen laguntzen die eta etorkinek beraien jaioterriko familiekin harremantzeko zein kultura mantentzeko erabili dezakete. Beraz, nahiz eta esan bezala zenbait arrisku izan ditzaken, Interneteko sarrera bermatzea garrantzitsua iruditzen zaigu.
Arrisku zein aukera guzti hauen aurrean, gakoa hezkuntzan dagoela pentsatzen dugu eta honen helburua ikasleak bizitza errealera prestatzea den heinean, aspektu hauek kontuan hartu beharrekoak dira. Hau da, hezkuntza bere zentzu zabalenean hartu behar dugu eta haurrak Interneten erabilera zuzen batean heztea guraso eta familiek ez ezik, gizarteak bere osotasunean duen erronketako bat ere bada. Denon artean, beharrezkoa bihurtzen ari den baliabide honen aukerak gailendu eta arriskuak ezagututa, hauek gutxiestea erdietsi behar dugu; honela izango baita soilik posible segurtasuna bermatzea eta menpekotasuna eragoztea.
“Interneten segurtasuna hobetzeko gakoa hezkuntza da, zentzu zabal batean ulertuta: familietatik eta eskolatik hasi eta eskolaz kanpoko jardueretara arte”
Maialen Garmendia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina