Euskarazko baliabide digitalak benetan dira aproposak ikastetxeko eguneroko jardunean ez ezik, etxean ere euskara zein euskal kultura lantzeko. Hala ere, irakasle, ikasle eta familien artean hauekiko ezjakintasuna handia dela antzeman dugu; guk geuk ikasitako graduetan zehar gai hau oso modu murritzean jorratu dugularik. Arrazoi hau dela medio, bigarren ariketa honetan hutsune honen inguruan hausnartu eta sarean dauden bitartekoak ezagutu zein helaraztea izango dugu xede nagusi. Bereziki, irakasle garenean testuinguru zein komunikazio behar ezberdinei erantzuteko errekurtso aproposak izate aldera.
Ikasitako graduetan zehar, gure kasuan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza, gehien bat Blogger erabili dugu ikasgai ezberdinetan blogak sortzeko eta hauek elikatuz gure lanak partekatzeko. Kahoot ere baliatu izan dugu, aurrezagutzak azalarazteko, zenbait gairen inguruko galdetegiak osatzeko eta ikasitako edukiak finkatzeko. Hala ere, aztertutako bi zerrendetatik eta guk aukeratu ditugunetatik, nabarmentzekoa da unibertsitateko urte hauetan zehar erabili ditugunak bi bakarrik izan direla; Xuxen (testuak zuzentzeko) eta Ahotsak (testigantzak jasotzeko), alegia.
Horrenbestez, ikus daitekeen bezala, sei urtetako ibilbide luze honetan, sarean dauden oso bitarteko gutxi ezagutu eta erabili ditugu, hauekiko ezjakintasuna handia dela nabarmentzen delarik. Kausa hau dela medio, eta egungo IKT-ekiko beharrak handiak direla kontuan hartuta, honekiko gure formakuntza urria dela ondoriozta genezake. Izan ere, orain arte, zuzenki honekin lotuta ikasgai bakarra izan dugu eta horrek eskaini diguna ere gutxiegi dela pentsatzen dugu, batez ere, CmapTools plataformarekin mapa kontzeptualak egitean zentratu ginelako.
Hutsune hau asetzeko asmoz sarean eta modu erraz zein eskuragarrian dauden bitartekoak jasotzen dituzten bi zerrenda aztertu ditugu: “Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda (UEMA)” eta “Euskarazko baliabideak sarean, zerrenda”. Bertan agertzen diren baliabideetatik, talde gisa, honakoak hautatu ditugu:
1. Etxean goxo egoteko euskarazko baliabideenzerrenda (UEMA)
HAURRENTZAT - Jolasak eta eskulanak
Filmak, marrazki bizidunak eta telesailak
Ipuinak eta abestiak
HELDUENTZAT - Orokorra
2. Euskarazko baliabideak sarean, zerrenda
Material didaktikoa
Haurrentzako ikus-entzunezkoak eta jolasak
Euskal kultura
Hizkuntzaren ingurukoak
Errekurtso hauek aukeratzearen arrazoi nagusia aniztasunari erantzuna emateko duten nahia izan da; behar ezberdinei erantzuteko baliagarriak baitira (jolasteko, filmak ikusteko, ipuinak eta abestiak entzuteko, informazioa lortzeko, bizitza historiak ezagutzeko, euskal kultura bultzatzeko, hizkuntza hobetzeko…) eta, horrez gain, haurrei ez ezik gurasoei ere zuzentzen direlako. Azken alderdi hau nabarmentzekoa da, izan ere, ikasleen eragile nagusiak diren pertsonek ere sarean dauden bitarteko aproposak ezagutu zein baliatzea benetan da esanguratsua; txikiei ezagutza, balio zein entretenimendu seguruak eskaintze aldera.
Praktikaldietan ikusi dugunean oinarrituz, azpimarratzekoa da ikastetxeek baliabide gutxi erabili izan dituztela behatu dugula; horien artean errepikakorrenak ipuinak birtualki kontatzen dituen Symbaloo plataforma, ikasleen eguneroko zereginak partekatu eta familiei helarazteko eskoletako blogak eta guraso zein tutoreen arteko harreman eta komunikazioa bideratzeko Alexia edota E-inika plataformak izan direlarik.
Horregatik, aurrez aipatutako zerrendetan agertzen diren baliabideak ikastetxeei ezagutaraztea ondo etor dakieke; euskal kultura zein euskara bera sustatzeko oso baliagarriak baitira. Horien artean, Lehen Hezkuntzako etaparako, Xuxen zuzentzailea, Hitzketa eta Ahotsak plataforma gomendatuko genituzke. Izan ere, lehenengoa modu zuzen eta autonomoan idazteko lagungarria da, bigarrenak baliabide didaktiko anitzak eskaintzen ditu eta, azkenak, berriz, bizitza historio desberdinak ezagutuz, gure herriaren nondik norakoak modu interesgarri edota dinamikoan barneratzeko zein gelan jorratzen diren bestelako gaiak aberasteko balio dezake. Haur Hezkuntzako aldiari begira, ordea, ipuinak entzuteko audio bankua oso aproposa dela uste dugu; hauek, modu errakargarrian azalduz, beraien garapenean funtzio garrantzitsua betetzen baitute eta ezagutza anitzak helarazi.
Ikastetxetik kanpo, etxean edota bestelako esparruetan ere izaera honetako errekurtsoak ezagutu eta baliatzea oso erabilgarria da, konfinamendu garaian gertatu bezala. Orokorrean, zerrendetan agertzen diren eta guk hautatu ditugun guztiak dira aproposak, baina, aisialdiarekin lotuta euskarak eta kultur euskaldunak bere lekutxoa izan dezan EITB-ren euskarazko filmak, Argia aldizkaria, KantuKolore eta Galtzagorri gomendatuko genituzke; informazioa, kantak, produkzio audiobisualak zein kontaketak euskaraz ere badaudela ikustarazi eta hauetan trebatzeko aukera ematen baitute, norbanakoaren hizkuntza bera ere indartu zein hobetuz.
Amaitzeko, talde gisa gure ekarpena egitea ere gustatuko litzaiguke. Horregatik, sarean, irakasle, ikasle zein gurasoei zuzenduta eta edonork eskuratzeko moduan dauden baliabide hauek gomendatzen ditugu:
- Euskara e-baliabideak bloga → Euskaraz sortutako bitarteko anitzak biltzen dituen bloga.
- Nire lehen lan koadernoa euskaraz → Durangoko Berritzeguneko kideek oinarrizko kontzeptu batzuk ikasleekin lantzeko sortutako materiala; bereziki, euskaraz ez dakiten ikasle etorri berriei zuzenduta.
- LH Baliabideak bloga → Lehen Hezkuntzako etapan, ikasgaika banatuta, errefortzu gisa erabiltzeko material anitza dago.
- Aittu → Ipuinak irudiekin.
- Etxegiroan → Audioak euskaraz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina