Atzo jakin ahal izan zen bezala, Joseba Sarrionandia euskal idazlea Euskal Herrira bueltatu da berrogei urte iraun duen erbestea eta gero.
Gure hizkuntza eta kulturari ekarpen anitzak egin dizkion autoreak 1985ean Martuteneko Kartzelatik ihes egin zuen Iñaki Pikabea adiskidearekin batera. Bertan ETAko kide izatea leporatuta sartu zuten eta bere alde egiteak oihartzun handia izan zuen, bereziki, hori egiteko modua oso xelebrea izan zelako.
Kartzelan bertan antolatu zen kontzertu baten aitzakiarekin, taldearen bafleetan sartu eta bertatik ihes egin zuten, Kortatu taldeak sortutako Sarri Sarri abesti ezaguna sortzea eraginez. Geroztik, 2006. urtera arte haren helmugaren berri ezer gutxi jakin zen, bere liburuekin gertatu ez den bezala.
Kuban bizi izan da ordutik, Habanako Unibertsitatean klaseak ematen. Baina, inoiz ez dio utzi liburuak argitaratzeari. Horien artean, azkenak, Gauzak direna balira (2020) deiturikoak, arrakasta handia izan zuen Durangoko Azokan.
Itzulerari dagokionez, autoreak azaldu bezala, ahalik eta diskretuena izaten ahalegindu da, baina, sutautsa bezala zabaldu da albistea eta ezagun askok ongi etorria adierazi diote. Joan-etorriak egoera arrotzetan egiten dituen hau familia eta lagunak bisitatzera bueltatu omen da eta guztia oso desberdin antzematen duela aipatu du, baina, gustura dagoela.
Bere lanek
balio literario ukaezina dute, horien bidez irabazitako sariak ere anitzak
baitira. Beraz, horien berri izan eta irakurtzera animatzen zaituztegu; ez
zarete damutuko!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina