Kaixo, guztioi:
ESKOLAKO TESTUINGURUAN:
- Interneten alderdi positiboak eta aurki daitezkeen mehatxuak ezagutu.
- IKTen erabilera egokia sustatu.
- Portaera onaren arauak errespetatu behar direla azpimarratu.
- Teknologia berrien erabileraren azterketa egin, nabigatzeko ohitura onak eta txarrak hautematen laguntzeko.
- Teknologia berriak eta sare sozialak gertuagotik ezagutu, eta berorien oinarrizko elementuak ikasi.
- Esplizituki informazio pertsonala ez ematen erakutsi.
- Sarean jabetza eta lizentziak errespetatzea eskatu.
- Sextingaren inguruko prebentzioa landu: pribatutasunaren kultura helaraziz, konfiantza giroa sortuz eta datu pertsonalak jendaurrean jartzean dauden arriskuez jabetuz eta baloratuz.
- Sareko indarkeria motak ezagutu eta hauei aurre egiten ahalegindu: indarkeria jasaten duten biktimekiko elkartasun-konpromisoa garatu.
- Zibereskubideak zein diren ezagutu.
- Sarean arazoren bat duten pertsonekin enpatiarako eta asertibotasunerako abileziak landu.
- Familia-ingurunearekin harremanetan egon etengabe.
- Teknologia berriak eskola-curriculumean txertatu zeharka, esparru horretan hezitzailearen eta ikaslearen artean dagoen tartea murrizten eta normaltasunez jokatzen saiatuz.
- Ikastetxean, lege-esparruak ezarri ikasleekin batera, Internet erabiltzeko arauak eta arau etiko eta moralak finkatu ahal izateko.
ESKOLATIK KANPO (etxean):
- Seme-alabek sarean aurki ditzaketen arriskuak zein diren irakatsi: eredu gisa jokatu, sarean ondo dagoena eta gaizki dagoena (bizitza errealean bezala) bereizten irakatsi.
- Nabigatzen lagundu: aukerez elkarrekin gozatu, zalantzak partekatzera animatu, komunikazio-ohitura egokiak sustatu.
- Ahalik eta segurtasun-ohitura zorrotzenak izan (informazio pertsonalaren inguruan): seme-alabek ezezagunekin informaziorik trukatzen ez dutela zaindu.
- Sarean dituzten lagunez arduratu, aurrez aurrekoekin egiten den bezalaxe.
- Betetzen errazak diren familia-arauak ezarri eta bete direla ziurtatu, lehen unetik errutina bihurtuz.
- Adingabearen Interneterako konexio-denbora zaindu, aldian-aldian ordenagailua nola erabiltzen duten egiaztatu.
- Erabiltzaile-kontu mugatu bat sortu, adingabea sistema eragilera sartzeko. Komenigarria da ordenagailuetarako sarbide pertsonalizatua sortzea.
- NETIQUÉTATE bezalako proiektuetan parte hartzera animatu: ziberbizikidetza eta sareaz gozatzea errazten duten jokabide onetan oinarritu eta modu positiboan partekatzeko portaera-jarraibideak ezarri.
Amaitu aurretik, esan
beharra dago dekalogo honetako irizpideetako askok eskola barruan zein kanpoan,
bietan, erabiltzeko balio dutela.
Baliagarria zaizuelakoan,
ongi izan!
Internet, teknologia berriak eta sare sozialak ez
dira ez onak, ez txarrak; eskaintzen dituzten abantailak edo desabantailak
tresna horietaz egiten dugun erabileraren araberakoak dira.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina