2021(e)ko martxoaren 17(a), asteazkena

MATERIALEN ERABILERA ESKUBIDEAK

Kaixo guztioi!

    Gaurkoan materialen erabilera eskubideen inguruko informazioa helaraztera gatoz. Hezkuntza munduan, irakasleok, entengabe moldatu eta erreproduzitzen ditugu bestelako autoreek sortutako materialak. Hala ere, hau egitean ez diegu horien eskumenei erreparatzen eta, ohikoa izan ez den arren, horrek arazoak sor ditzake.

    Hori horrela izanik, lizentziek zertan datzaten argitzea ezinbestekoa dela deritzogu eta behar horri erantzunez, kontzeptu horren inguruko honako definizio hau gailentzen da:

“Lizentzia sarean dagoen material baten egileak eta horren kontsumitzaile edo erabiltzaileak adosten duten kontratua da; zeinaren bidez erabiltzaileak obraren edukia partekatzeko, kopiatzeko, erabiltzeko eta merkaturatzeko dituen eskubideak zehazten diren.”

    Baimen horien artean ezagunenetarikoa Copyright deritzona dugu. Lizentzia honek arautzen duenaren arabera, obrak egileek soilik erabil ditzakete, hauekin nahi dutena egitea dutelarik; norbaitek sorkuntza material hori baliatu nahi izanez gero, egileari baimena eskatu eta ordaintzea ezinbesteko bihurtuz.

    Hala ere, esan beharra dago Espainiako jabetza intelektualaren araudiak zehaztu bezala, obraren egilea hil eta 70 urte igarotzean, lan horren jabetza publiko bihurtu eta edonork erabil dezakela.

     Copyleft ere nahiko ospetsua da eta izaera aldetik aurrez azaldutako lizentziarekiko kontrakoa dela baieztatu daiteke. Izan ere, baimenaren estatutuetan honako nolakotasun hauek nabarmentzen dira; honen funtzionamendua zehatz laburbilduz:

 “Lizentzia honek bermatzen du kopia bat jasotzen duenak usa, alda eta banan dezakeela  lan hori eta bere bertsioak baita ere. Eta egilearen nahiaren arabera batzutan komertzial erabilera egin daiteke eta bestetan ez dira onartzen”.

    Beraz eta aurreko definizioan oinarrituz, Copyleft obra baten banaketa bermatu eta, aldi berean, egilearen eskubideak mugatzen dituen lizentzia dugula ondoriozta daiteke.

    Horrez gain, aipatzekoa da lizentzia honek beste baimen mota batzuk barnebiltzen dituela, horietako ezagunenen artean lan eta ekoizpen kulturalarekin erlazionatutako CreativeCommons aurkitzen delarik; zeina hitz bakoitzeko lehenengo hizkiak (CC) zirkunferentzia baten barnean islatzen dituen.

    Lizentzia mota honek posible egiten du helburu komertzialik gabe, hau da, diru irabazirik gabe obra bat kopiatu, banatu eta erreproduzitzea; betiere, obraren egilea eta lizentzia abisua azalduz. Baimen hauek honako lau atributuak era desberdinetan konbinatuz sortzen dira:

  • Aitorpena (BY): Egileak ez direnek obra hedatu, kopiatu eta erakutsi dezakete, baina, edukien iturriak aipatuz.
  • EzKomertziala (NC): Jatorrizko eta berezko lanak hedatu, kopiatu eta erakutsi daitezke edukien bidezko irabazi ekonomikorik lortu gabe. 
  • LanEratorririkGabe (ND): Edukiak partekatu, kopiatu eta erakutsi daitezke inolako aldaketarik egin gabe. 
  • PartekatuBerdin (SA): Lan eratorrien lizentziak jatorrizkoaren berdina izan behar du.

     Horien arteko uztartzearen ondorioz honako sei baimen motak sortzen dira emaitza gisa:

  • Aitortu.
  • Aitortu - Partekatu Berdin. 
  • Aitortu - Lan Eratorririk Gabe. 
  • Aitortu - Ez Komertziala. 
  • Aitortu - Ez Komertziala - Partekatu Berdin.
  • Aitortu - Ez Komertziala - Lan Eratorririk Gabe.

    Honako informazio guzti hau jakinda, baliagarria izan dakiguke gure lan bat lizentzia honekin nola babestu jakitea. Horretarako, CreativeCommons web orrian sartu eta materiala partekatu zein saltzea ahalbidetuko dugun kontuan izanik, gure beharretara hobeto egokitzen den baimena hautatzea litzateke egin beharrekoa, baita gure obran lizentziara bideratuko gaituen esteka bat txertatzea ere.

     Bestalde, baimenaz babestutako edukiren bat erabili zein moldatu nahi izanez gero,  egiletza aitortu eta materialaren erabilera eskubideek zehazten dituzten baldintzak bete eta errespetatzea ezinbestekoa da. Horretarako, baliagarria izan daiteke legezko abisu edo © ikurrean begirada jartzea; hauetako baten bat agertuz gero, produkzioa lizentziaren menpe dagoelako seinale izango baita eta, kontrako kasuan Copyleftek araututa dagoela adierazi nahiko baitu.

     Hona hemen azaldutako guztia modu bisualean laburbiltzen duen guk prestatutako Prezi-a:

  

    Baliagarria izango zaizuelakoan, laster arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

GALTZAGORRI TALDEAREN AGURRA

     Kaixo guztioi!      Ikasturtea amaitzear da eta, ondorioz, bloga agurtzeko momentua ere iritsi da. Bertan Euskara, hezkuntzarako t...