2020(e)ko urriaren 10(a), larunbata

DURANGOKO AZOKA ETA COVID-19a

Mundu mailan bizi dugun pandemiak jende kopuru handia elkartzea galarazi du kutsatze maila areagotu ez dadin. Hori dela eta, aste honetan jakin izan dugun bezala, 2020ko Durangoko Azoka ohikoa den moduan ospatzea ezinezkoa izango da. Oraingoan ez da standik egongo, baina, bost egunez, abenduaren 4tik 8ra, Internet bidezko online azoka izango dugu.

Aurreko urteetan euskal kulturaren suspertzaile nagusienetakoa izan den eta abenduko zubian zehar ematen den ekintza honek sortzaile desberdinen postuak bildu zituen; gaur egun, merkatu honek bizi duen egoera kritikoari nolabaiteko arnasa emanez.

Ikerketa anitzek plazaratu duten bezala, 2008ko krisialditik aurrera plataforma digitalen gorakada nabarmena izan da; kausa honek euskaraz sortutako disko eta liburuen salmentak %25a gutxitzea eragin duelarik.

Honek guztiak, euskal kultura eta sortzaileen egoera kritikoa agerian uzten du, baina, azoka bere baitan ez ospatzeak are kalte handiagoa sortzen du. Izan ere, kutsadura maila handiko COVID-19 birusaren ondorioz ekintza hau burutu ezin izateak beste %20 inguruko galera eragingo duela aurreikusten da; azokak argitaletxe askoren urteroko %10 eta %25 arteko diru-sarrerak suposatzen baititu.

            Kalte ekonomikoak alde batera utzita, arlo kulturalean ere kezka handiak sortu ditu gertaera honek. Bi hizkuntza erraldoiz inguratuta bizi den gure kultura txikiak ikusgarritasun murritzagoa izango du 2020an, gure gizartearen laguntza inoiz baino gehiago behar izanez.

            Beraz eta laburbilduz, ekintza edota keinu txikien bidez bada ere, gure kulturan inbertitu eta honi bultzada ematea ezinbestekoa da honen biziraupena bermatzeko. Honengatik guztiarengatik, inoiz baino gehiago, urte guztian zehar euskal kultura kontsumitu eta abenduko data esanguratsu horretan IKT-en bidez Durangoko Azoka birtualean parte-hartzera animatzen zaituztegu.

"Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten"

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

GALTZAGORRI TALDEAREN AGURRA

     Kaixo guztioi!      Ikasturtea amaitzear da eta, ondorioz, bloga agurtzeko momentua ere iritsi da. Bertan Euskara, hezkuntzarako t...