2021(e)ko maiatzaren 20(a), osteguna

GALTZAGORRI TALDEAREN AGURRA

    Kaixo guztioi!

    Ikasturtea amaitzear da eta, ondorioz, bloga agurtzeko momentua ere iritsi da. Bertan Euskara, hezkuntzarako tresna izendaturiko minorrari dagokion Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak irakasgaian jorratu ditugun aspektuak biltzen saiatu gara, bide batez, euskal hizkuntza eta literaturaren mundua ere elikatuz.

    Talde moduan oso esperientzia polita izan dela esan beharra dago; etorkizunera begira, IKTekin erlazionatutako oinarrizko ezagutzak eskuratu baitutugu; egunen batean lanean hastean, ikastetxeetako blogak elikatzeko beharrezko formakuntza eta trebeziak lortuz.

    Gainera, ikasturte honetan euskal mintzaira eta kultura suspertu eta balioestearen inguruko kontzientzia ere jorratu dugu; gure hizkuntza txikian sortutako kalitatezko obra anitzak daudela ikasiz eta horiekin batera gozatuz.

    Zuekin, irakurleekin, batera gure ezagutzak partekatzea ere oso polita izan da; emandako eboluzioa ezagutzeko zein partekatzeko aukera izan baitugu.

    Beraz, mila esker guztiagatik! Orain gradua amaitzeari begira, beste aspektu batzuetan zentratzeko ordua iritsi zaigu, baita oporretaz disfrutatzekoa ere. Baina, agian, atseden hartu ondoren, orain baino indartsuago bueltatuko gara eta elkarrekin ikasten jarraituko dugu.

    Bien bitartean, jarraitu ezazue irakurketaz, euskaraz zein gure kulturaz gozatzen eta hauei babesa ematen!

    Mila esker guztiagatik eta laster arte!

2021(e)ko maiatzaren 2(a), igandea

ADINGABEKOAK ETA INTERNET: AUKERAK ETA ARRISKUAK - Iratxe Oiartzabal eta Maialen Agirre.

    Kaixo guztioi:

    Egungo belaunaldietako haur eta nerabeak natibo digitaltzat hartzen dira. Duela urte batzuetatik egun arte belaunaldiak geroz eta gazteagoak dira, 8 urtetik aurrera interneten sartzeko aukera izan ohi dute. Gertaera honen aurrean iritzi ezberdinak aurki ditzakegu eta horretarako gurasoek, hezitzaileek eta osasun-langileek balioesten dituzte. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: informazio zehaztugabea, intimitatea eta segurtasuna, eduki desegokiak eskuratzea edo adinerako eta jazarpen zibernetikorako kaltegarriak diren edukiak.


    Ildo beretik, mundua aurrera doan heinean, gizartea aurrerapen horiei egokitu behar da eta teknologiaren papera ezinbestekoa da egunerokotasun horiei erantzuteko; baita komunikazioa errazteko edo oztopoak dituzten kolektiboen arteko harremanak bultzatzeko ere. Teknologiaren helburu nagusia, hala nola, arazoak konpontzea edo bizitza errazagoa eta hobea egiteko erabiltzen dira, gizakientzat, ingurunera egokitzen lagundu dielako, besteak beste.

    Goi-mailako teknologia garatzeak komunikazio-oztopoak konkistatzen eta mundu osoko jendearen arteko aldea murrizten lagundu du. Urrutiko lekuak gero eta hurbilago daude, eta, ondorioz, bizi-erritmoa handitu egin da. Lehen betetzeko orduak behar zituzten gauzak segundo gutxi batzuetan egin daitezke gaur egun. Mundua txikiagoa da eta bizitza askoz azkarragoa. Baina aurrerapen guzti horiek beste hainbeste arazo ekarri dituzte. Esate baterako, gure gizartean aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak geroz eta nabarmenagoak dira.

    Bestetik, desoreka hori ez da antzeman den bakarra. Egungo nerabeek IKTak erabiltzen dituzte aisialdian, egun osoa konektaturik egoten dira. Internetek gazteentzat duen erakargarritasunaren ezaugarri dira erantzun azkarra, berehalako sariak, interaktibitatea eta hainbat jarduera dituzten leihoak. Erabilera positiboa da, betiere ez badira alde batera uzten bizitza normal bateko gainerako jarduerak (ikastea, kirola egitea, zinemara joatea, lagunekin irtetea edo familiarekin harremanak izatea). Beste kontu bat da Interneten abusuak isolamendua eragiten duenean, antsietatea eragiten duenean, autoestimuari eragiten dionean eta subjektuari kontrol-ahalmena galarazten dionean. Hortaz, hauen aurrean erantzule nagusienak familia eta eskola dira. Arrisku hauek ekiditeko ezinbestekoa da prestakuntza.

    Honen harira, Bullying-a, Ciberbullying-a eta Sexting-a gazteen artean hasiz eta arrisku egoera horiek bikoiztuz. Esan beharra dago erabilera handiagotu den arren arrisku egoera horien gorakadaren portzentajea ez dela maila berean igo. Bukatzeko, hezkuntza digitalaren prestakuntza. Horregatik ezinbestekoa da txikitatik erabilera honek eragiten dituen arriskuak ezagutzea eta onurez jabetzea; prestakuntza jasotzea alegia. Etorkizun batean edozer gertuz gero, behar duten bezala erantzuteko. Horretarako familia eta eskolaren arteko lanketa eta honen jarraipena ematea garrantzi handikoa da.
 
 


    Interesgarria izango zaizuelakoan, beste bat arte!

2021(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

APIRILAREN 23a: LIBURUAREN EGUNA

    Gaur, 2021eko apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatzen da; zeinak bereziki oihartzun eta garrantzia handia duen Katalunian.

    Bertako elezaharraren arabera, heroi batek printzesa dragoi baten eskuetatik salbatzea lortu zuen, honen odoletik arrosa bat sortuz eta, honela ongiaren gailentze zein maitasunaren sinbolo bihurtuz. Kontakizun honetan oinarrituta, urtero, Sant Jordi deritzon data honetan arrosak eta liburuak oparitzeko ohitura dago han.

    Kontakizun honek maitasun erromantiko eta sexistaren zantzuak dituela deritzogu; hori dela eta, ez zaigu guztiz egokia edo polita iruditzen egungo gizartean sustatu nahi diren balioekin talka egiten baitu. Hala ere, liburuak oparitzearen ideia interesgarria izan liteke eta Euskal Herrian ere honi tokia egin zaiola dirudi.

    Aurreko sarreretan aipatu dugun bezala, egun, irakurzaletasuna egoera kritikoan dago; bestelako afizioak, batez ere, ikus-entzunezkoak gailendu baitira gure artean. Horrez gain, kultura eta liburuekiko interesa ez litzateke gaurko egunean antolatzen diren ekintza berezien bidez soilik sustatu behar; egunerokotasunean bultzatzeko erronkan oinarritzen baita horren arrakasta. Baina, egia da aitzakia helburua erdiesteko baliagarria bada, ongietorria dela.

    Honekin guztiarekin bat eginez, udalerri desberdinetan eguna liburu artean ospatzeko ekintza anitzak antolatu dira.  Adibidez, DonostiaKulturak apirilaren 20tik 26ra bitartean herriko liburutegi eta kultur etxeetara gerturatzen diren pertsonei irakurketa ardatz duten ekimenetan parte hartzeko aukera eskaintzea ez ezik, Miren Asiain ilustratzaileak sortutako orri-markatzaileak ere oparituko dizkie.

    Aukera ona izan daiteke eskoletan gai honi eusteko eta familien inplikazioarekin batera izaera honetako ekintzetan parte hartuz haurrengan liburuekiko interesa piztu eta elikatzeko. Beraz, anima zaitezte eta parte hartu, seguru gustatuko zaizuela eta!

    Hurrengora arte!

JOSEBA SARRIONANDIAREN ITZULERA

    Atzo jakin ahal izan zen bezala, Joseba Sarrionandia euskal idazlea Euskal Herrira bueltatu da berrogei urte iraun duen erbestea eta gero.

    Gure hizkuntza eta kulturari ekarpen anitzak egin dizkion autoreak 1985ean Martuteneko Kartzelatik ihes egin zuen IƱaki Pikabea adiskidearekin batera. Bertan ETAko kide izatea leporatuta sartu zuten eta bere alde egiteak oihartzun handia izan zuen, bereziki, hori egiteko modua oso xelebrea izan zelako.

    Kartzelan bertan antolatu zen kontzertu baten aitzakiarekin, taldearen bafleetan sartu eta bertatik ihes egin zuten, Kortatu taldeak sortutako Sarri Sarri abesti ezaguna sortzea eraginez. Geroztik, 2006. urtera arte haren helmugaren berri ezer gutxi jakin zen, bere liburuekin gertatu ez den bezala.

    Kuban bizi izan da ordutik, Habanako Unibertsitatean klaseak ematen. Baina, inoiz ez dio utzi liburuak argitaratzeari. Horien artean, azkenak, Gauzak direna balira (2020) deiturikoak, arrakasta handia izan zuen Durangoko Azokan.

    Itzulerari dagokionez, autoreak azaldu bezala, ahalik eta diskretuena izaten ahalegindu da, baina, sutautsa bezala zabaldu da albistea eta ezagun askok ongi etorria adierazi diote. Joan-etorriak egoera arrotzetan egiten dituen hau familia eta lagunak bisitatzera bueltatu omen da eta guztia oso desberdin antzematen duela aipatu du, baina, gustura dagoela.

    Bere lanek balio literario ukaezina dute, horien bidez irabazitako sariak ere anitzak baitira. Beraz, horien berri izan eta irakurtzera animatzen zaituztegu; ez zarete damutuko!

2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

DEKALOGOA - Iratxe Oiartzabal eta Maialen Agirre.

    Kaixo, guztioi:

    Internet eta teknologia berriak gaur egungo bizitzaren parte bihurtu dira, ezinezkoa zaigu mundua ulertzea teknologia berri hauen erabilerarik gabe. Eskola egungo gizartearen isla den heinean, bertara ere iritsi dira eta ezinbestekoa da hauek dakartzaten arriskuak eta aurre egiteko irizpideak ezagutzea. Horretarako, Interneten erabilera egoki baterako jarraitu beharreko alderdien dekalogo bat prestatu da, erabilera seguru eta osasuntsua sustatzeko helburuarekin.

 


ESKOLAKO TESTUINGURUAN:

  • Interneten alderdi positiboak eta aurki daitezkeen mehatxuak ezagutu.
  • IKTen erabilera egokia sustatu. 
  • Portaera onaren arauak errespetatu behar direla azpimarratu.
  • Teknologia berrien erabileraren azterketa egin, nabigatzeko ohitura onak eta txarrak hautematen laguntzeko.
  • Teknologia berriak eta sare sozialak gertuagotik ezagutu, eta berorien oinarrizko elementuak ikasi.
  • Esplizituki informazio pertsonala ez ematen erakutsi.
  • Sarean jabetza eta lizentziak errespetatzea eskatu.
  • Sextingaren inguruko prebentzioa landu: pribatutasunaren kultura helaraziz, konfiantza giroa sortuz eta datu pertsonalak jendaurrean jartzean dauden arriskuez jabetuz eta baloratuz.
  • Sareko indarkeria motak ezagutu eta hauei aurre egiten ahalegindu: indarkeria jasaten duten biktimekiko elkartasun-konpromisoa garatu.
  • Zibereskubideak zein diren ezagutu.
  • Sarean arazoren bat duten pertsonekin enpatiarako eta asertibotasunerako abileziak landu.
  • Familia-ingurunearekin harremanetan egon etengabe.
  • Teknologia berriak eskola-curriculumean txertatu zeharka, esparru horretan hezitzailearen eta ikaslearen artean dagoen tartea murrizten eta normaltasunez jokatzen saiatuz.
  • Ikastetxean, lege-esparruak ezarri ikasleekin batera, Internet erabiltzeko arauak eta arau etiko eta moralak finkatu ahal izateko.

 

ESKOLATIK KANPO (etxean):


  • Seme-alabek sarean aurki ditzaketen arriskuak zein diren irakatsi: eredu gisa jokatu, sarean ondo dagoena eta gaizki dagoena (bizitza errealean bezala) bereizten irakatsi.
  • Nabigatzen lagundu: aukerez elkarrekin gozatu, zalantzak partekatzera animatu, komunikazio-ohitura egokiak sustatu.
  • Ahalik eta segurtasun-ohitura zorrotzenak izan (informazio pertsonalaren inguruan): seme-alabek ezezagunekin informaziorik trukatzen ez dutela zaindu.
  • Sarean dituzten lagunez arduratu, aurrez aurrekoekin egiten den bezalaxe. 
  • Betetzen errazak diren familia-arauak ezarri eta bete direla ziurtatu, lehen unetik errutina bihurtuz.
  • Adingabearen Interneterako konexio-denbora zaindu, aldian-aldian ordenagailua nola erabiltzen duten egiaztatu.
  • Erabiltzaile-kontu mugatu bat sortu, adingabea sistema eragilera sartzeko. Komenigarria da ordenagailuetarako sarbide pertsonalizatua sortzea.
  • NETIQUƉTATE bezalako proiektuetan parte hartzera animatu: ziberbizikidetza eta sareaz gozatzea errazten duten jokabide onetan oinarritu eta modu positiboan partekatzeko portaera-jarraibideak ezarri.

 


    Amaitu aurretik, esan beharra dago dekalogo honetako irizpideetako askok eskola barruan zein kanpoan, bietan, erabiltzeko balio dutela.

 

    Baliagarria zaizuelakoan, ongi izan!

 

Internet, teknologia berriak eta sare sozialak ez dira ez onak, ez txarrak; eskaintzen dituzten abantailak edo desabantailak tresna horietaz egiten dugun erabileraren araberakoak dira.

2021(e)ko apirilaren 10(a), larunbata

MATERIALEN ERABILERA ESKUBIDEAK - Iratxe Oiartzabal

    Kaixo!

    Gaurkoan, IKT irakasgaiaren mundu zabal honetan, fokua materialen erabilera eskubideetan eta lizentzietan jarriko da. Horretarako eta gai hau aztertzea helburu, nire ikaskideek aurrez azaldutako ildoari jarraiki, ondorengo Power Pointa duzue eskuragarri:



    Ongi izan!

2021(e)ko martxoaren 30(a), asteartea

DEKALOGOAK

    Kaixo guztioi!

    Aurreko jardueran identifikatutako arrisku eta erronkei erantzuteko eskola eta familiei zuzendutako dekalogo bana proposatuko dizuegu, Internet eta gailu elektronikoen erabilera seguru eta osasuntsua sustatze aldera. Proposamen honek Lehen Hezkuntzako ikasleak hartzen ditu abiapuntu; hauek aurki ditzaketen egoera eta beharrei egokitzen delarik.

    Irizpide hauek eskaintzeko erakunde desberdinek erabilera segurua sustatzeko sortutako gida eta gomendioak aztertu ditugu. Hona hemen horietan oinarrituta sortu ditugun dekalogoak: 

“ESKOLARI BEGIRA” DEKALOGOA (IKASLE ETA IRAKASLEAK)

    • Kontuz sarean idazten denarekin, edozer argitaratu edo bidali aurretik berrirakurri.
    • Segurtasun ohiturak barneratu: ez eman datu pertsonalik sare anitzen bidez.
    • Erasoak pairatzean lasai mantendu, ez erantzun ziberjazartzaileari; hau blokeatu eta konfiantzazko pertsona heldu bati gertatutakoaren berri eman. 
    • Horrelako egoerak gerta ez daitezen lagundu: jarrera kritikoa azaldu, eta aurrez aipatutako kasuren bat behatzean ez hartu parte, baina, ez isildu ezta ere. 
    • Teknologia berriek dituzten arriskuak ezagutu.
    • Pertsonei lehentasuna ematen irakatsi, hauen harremanak pantailen aurretik lehenetsiz. 
    • Sarean ageri den guztia ez sinetsi: gezur eta iruzur ugari daude eta, zenbaitetan, jendea ez da dirudiena.
    • Teknologia berrien erabilera zuzenaren eredu bihurtu: garrantzitsua da sarean egiten  eta esaten denaren arteko koherentzia mantentzea.
    • Sareko jabetza errespetatu: hau urratzea delitua izan daiteke, beraz, doako alternatibak aurkitzen ikastea komenigarria izan liteke.
    • Ez pasa denbora gehiegi ordenagailuaren aurrean.
    • Teknologia berrien erabileraren eta bestelako jardueren arteko oreka: ariketa fisiko eta gizarte harremanei, besteak beste, denbora eskaini.
    • Pantailak erabili behar EZ diren momentuak bereizi: beste pertsona batzuekin egotean, ikasketa momentuetan, jatorduetan, ibilgailu bat gidatzean...
    • Besteekiko begirunea eta errespetua agertu: norbait etiketatu aurretik baimena eskatu, argitaratuko diren kritikak neurtu eta beharrezkoa den kasuetan salatu.
    • Gainerakoen pribatutasuna zaindu: ez argitaratu beste pertsonen datuak horien baimenik gabe.
    • Sareko giro ona sustatu:
      • Pribatutasuna eta intimitatea errespetatu.
      • Eskura dauden baliabideak baliatu gauzak hobeto azaltzeko eta gaizki ulertuak ekiditeko.
      • Lasaitasunez eta indarkeriarik gabe erantzuten saiatu.
      • Gainontzekoei errespetuz hitz egin.
      • Sare sozialen erabilera arauak irakurri eta errespetatu.
ESKOLATIK KANPOKO ERABILERARI LOTUTAKO DEKALOGOA (FAMILIAK, GURASOAK ETA HAURRAK)
    • Interneti, honen erabilera seguruari, eskaintzen dituen aukerei eta arriskuei buruzko oinarrizko formazioa jasotzea ikastaroetan parte hartu. 
    • Erabilera desegoki edo arriskutsuei mugak jarri.
    • Erabilera desegoki batek eragin ditzaken arrisku eta ondorioen inguruan hausnartu.
    • Seme-alabak gertutik zaindu, ziberbullyinga egin eta jasan ez dezaten.
    • Ziberbullying sintomen aurrean aurrean arreta handia izan, soseguz erantzun eta seme-alabekiko komunikazioan enpatiari eutsi.
    • Denbora eta informazioa gurasoekin partekatu. Noizbehinka, sarean elkarrekin nabigatu eta erabilera jarraibide egokiak irakatsi.
    • Baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz solastu.
    • Teknologia berrien erabileraren inguruko eredu ona izan.
    • Baliatzen diren sareko orrialdeetan interesa adierazi, betiere, seme-alaben pribatutasuna errespetatuz.
    • Teknologia berrien erabilerari dagokion seme-alaben pribatutasunaren babesa sustatu. 
    • Interneten ageri denaren aurreko pentsamendu kritikoa bultzatu.
    • Ziberbizikidetza eta netiketa arauak irakatsi.
    • Gailu elektroniko eta Interneten erabilerarako arauak eta ordutegiak finkatu. 
    • "Uharte digitalak", hau da, teknologia berrietatik libre dauden edo WIFI gabeko espazioak ezarri.

    Ikasleen eragile nagusienetarikoak garen eta gure xede nagusia hauek bizitzarako prestatzea den heinean, interesgarria litzateke alfabetatze digitala bermatzea ez ezik, sare eta gailu elektronikoen erabilpen egokia sustatzea eta, horretarako, oinarrizkoa den formazioa izatea edota irizpideak ezagutzea. 

    Besterik gabe, baliagarria izango zaizuelakoan; beste batera arte!

GALTZAGORRI TALDEAREN AGURRA

     Kaixo guztioi!      Ikasturtea amaitzear da eta, ondorioz, bloga agurtzeko momentua ere iritsi da. Bertan Euskara, hezkuntzarako t...